Katsav Israelgo presidente ohia espetxean sartu dute

2011ko abenduaren 8a
00:00
Entzun
TEL AVIV. Moshe Katsav Israelgo presidente izandakoa atzo hasi zen betetzen zazpi urteko espetxe zigorra, bortxaketagatik eta beste hainbat sexu deliturengatik. Bi helegite aurkeztu bazituen ere, ez dituzte onartu. Atzo etxetik atera zenean esan zuenez,«egunen batean israeldarrek ulertuko dute gizon bat bizirik lurperatuko dutela». Zaintza berezia izango du kartzelan, ustez bere buruaz beste egiteko duen arriskuagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.