Lurrikara

Kaxmirko lurrikarak gutxienez 2.000 hildako eragin ditu Asian

Richter eskalan 7,6ko indarra zuen lurrikara batek gogor astindu du Asia hegoaldea. Epizentroa Kaxmirren izan du lurrikarak, eta Pakistanen eta Afganistanen ere sentitu da. Hildakoak 2.000 baino gehiago dira: 1.300 gutxienez Kaxmirren, eta ehunka Pakistanen.

2005eko urriaren 8a
22:12
Entzun
Pakistanen mendeko Kaxmirren (Azad Kaxmir) izan du epizentroa lurrikarak, Euskal Herrian 5:50 zirenean. Lurrikarak hiru erreplika izan ditu, eta Pakistalngo Metereologia Zentroak jakinarazi duenez datozen egunetan lurrikara gehiago izan daitezke.

Kaxmirren gutxienez 1.300 lagun hil dira, eta Pakistanen ehunka dira hilak. Pakistango militar batek esan duenez, leku hartako herri bat erabat suntsituta geratu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.