Kazetari bati heriotza zigorra ezarri diote Afganistanen

2008ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
KABULSied Parvez 23 urteko kazetariari heriotza zigorra ezarri zioten herenegun, artikulu batean islamak emakumeei ematen dien tratua zalantzan jartzeagatik. Parvez iazko urriaren 27an atxilotu zuten Janan-e-Naw (Mundu Berria) egunkarian «islamaren aurkako eztabaidak piztea» leporatuta. Afganistango hedabideek babesa erakutsi diote kondenatuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.