Karanja Kibicho Atzerri ministroak jakinarazi du erabakia, eta segurtasun eta ekonomia arrazoiak eman ditu horretarako. Somaliatik eta Hego Sudandik joandako 600.000 iheslari inguru bizi dira Kenyako errefuxiatu guneetan.
Kibichok azaldu du Al-Shabaaben mehatxuak eta iheslariak lekualdatzeko atzerapenek eraman dutela gobernua "errefuxiatuen harrera amaitutzat" jotzera. Ez du eperik jarri horretarako, baina jakinarazi du gobernuan errefuxiatuen gaiak zeramatzan departamentua desegin dutela.
Kibichok nazioarteko komunitateari dei egin dio Kenyaren erabakiaren erantzukizuna har dezan.
Dadaab da Kenyako eta munduko errefuxiatu eremu handiena. Somaliako mugatik 80 kilometrora dago, eta 1991n ezarri zuten.