Samuel Kivuitu Kenyako Hauteskunde Batzordearen presidenteak aitortu du ez dakiela herrialdeko bozak Mwai Kibakik irabazi zituen lehengo astean -ostegunean-. "Ez dakit Kibaki izan zen irabazlea", esan du Kivuituk The Standard Kenyako egunkarian.
Europako Batasuneko behatzaile misioak argi utzi du abenduaren 27ko bozak ez zirela irizpide demokratikoekin bat etorri. Ameriketako Estatu Batuek, aldiz, Kibaki egungo presidentea zoriondu dute, baina "arau-hausteak egoteaz kezkak" azaldu ditu.
Kenyako oposizioak iruzurra egon dela salatu du, Kibakik milioi bat boto gehiago zenbatu dituela esan baitute. Haien arabera, Raila Odinga oposizioko burua izan da garailea. 1992ko eta 1997ko presidentetzarako hauteskundeak galdu egin zituen Kibakik, eta 2002koetan irabazi.
Bozak izan zirenetik, 200 lagun baino gehiago hil dira Kenyan. Protesta handiak izan dira kaleetan, eta Poliziak tiroz dozenaka eta dozenaka lagun hil ditu.
Hauteskunde Batzordearen arabera, %70 ingurukoa izan zen bozetako parte-hartzea.
Mundua
Kenyako Hauteskunde Batzordeak dio ez dakiela Kibakik irabazi zituen bozak
Oposizioak iruzurra egon dela salatu du, egungo presidenteak milioi bat boto gehiago zenbatu zituelakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu