AEB-etako hauteskundeak

Kerry senatariak lehian ziren zazpi estatutatik bostetan irabazi du, eta hautagai sendoa dela erakutsi du

AEB Amerikako Estatu Batuetako hauteskunde primarioetan John Kerry senatariak Missouri, Arizona, Mexiko Berria, Delaware eta Iparraldeko Dakotan irabazi du. Lehian ziren zazpi estatutatik bostetan irabazi du. Hauek orain arteko primariarik garrantzitsuenak izan dira eta Kerry hautagairen lidergotza sendotu dute. Une honetan George. W. Bushi aurre egiteko hautagai nagusi bihurtu da. Gallupen azken inkestaren arabera, hauteskundeak gaur egingo balira, John Kerryk botoen %53an lortuko luke eta Bushek %46a.

2004ko otsailaren 4a
15:54
Entzun
Halaber, inkestaren horrek dioenez, AEBetako biztanleen %49ak soilik babesten du Bushen kudeaketa, eta %48a aurka dago. "Ez duzu ezer oparitu behar", adierazi zuen Kerryk bere garaipenak ospatzeko eskaini zuen hitzaldian, eta "Bushi irabaziko diogu" nabarmendu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.