munDUA

'Ketsana' ekaitzak dagoeneko 240 lagun hil ditu Filipinetan

2009ko irailaren 29a
12:09
Entzun
Ketsana ekaitz tropikalak eragindako hondamendia handituz doa du Filipinetan; izan ere, hango gobernuak hildako lagunen kopurua 240ra igo du gaur. Atzo zioen 140 pertsona zendu zirela.

Ekaitzak herrialdearen iparraldean eragin dituen kalteei aurre egiteko eta biktimei laguntzeko ahalegintzen ari dira salbamentu taldeak. Gilberto Teodoro Filipinetako Defentsa ministroak adierazi du ekaitzak 451.000 desplazatu eragin dituela, eta horietatik 375.00 egokitutako egoitzetan daudela babesturik. Herritar askok, baina, asteburu osoa iragan dute laguntzaren zain, euren etxeetako teilatuetan.

Ketsana-k euri jasa bortitzak eragin zituen hamabi ordu baino gutxiagoan. Hilabete osoko euriaren batez bestekoa baino gehiago bota zuen denbora tarte horretan, eta 1967an izan ziren uholdeen maila gainditu du. Manila hiriburua eta Luzon uharteko 25 probintzia ere hondamendi gune deklaratu ditu Gloria Macapagal presidenteak. Larunbata gauean bete-betean astindu zuen uhartedia ekaitzak ehun kilometro orduko haizeekin. Txina hegoalderantz abiatu da handik, atzean hondamendia utziz. Riza probintzia izan da kaltetuenetakoa; han, gutxienez, 66 lagunek galdu dute bizia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.