SUDAN

Khartumera zihoan hegazkin zibil baten istripuan 116 lagun hil dira

Aireportutik 18 kilometrora lurra jo duen airekotik 9 hilabeteko haur bat atera da bizirik hasieran, baina zaurien eraginez hil da

Erredakzioa
2003ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Sudan Airways aire garraio konpainiako Boeing 737 hegazkin zibil bat istripuz lurreratu zen atzo Port Sudan aireportutik abiatu eta minutu gutxira. Istripu horren ondorioz, Khartum hiribururako bidean zihoazen 116 bidaiariak hil ziren. Ezbehar honetatik bizirik irten zen hasieran bederatzi hilabeteko ume bat.Alabaina, bizia galdu zuela jakinarazi zuen hainbat ordu geroago Al Jazeera satelite bidezko telebista kateak. Atzo iluntzea artean, istripu hau zerk eragin duen ez zuten argitu.

Ezbeharra hango goizeko 04:00ak inguruan gertatu zen (02:00ak Euskal Herrian), 105 bidaiari eta tripulazioko 10 kide zeramatzan hegazkina istripuz lurreratu zelarik, Port Sudaneko aireportutik 18 kilometrora. Boeing 737 modeloko airekoa hamar bat minutu lehenago abiatu zen aireportutik, eta Khartum hiriburura joatekoa zen (handik 650 kilometro hego-mendebaldera). Bidaiarien artean, 55 gizonezko, 33 emakume eta 14 haur bazeuden.

Haur hauetatik bat zen ezbeharretik irten hasieran, zehazki bederatzi hilabeteko mutiltxo bat. Sudango Suna informazio agentzia ofizialak ziurtatu zuen lehenik bizirik irten zen bidaiari bakarra bi urteko neskatxa bat zela.

Sudan Airways konpainiako arduradun batek, Jalal Mahmud al-Ajabek, emandako argibideen arabera, umeak zango bat galdu zuen eta erredurak zeuzkan lepoan, baina bizirik jarraitzea espero zuten.

Pilotuak «arazoak» zituela jakinarazi zuen

Azken urteetako istripuak

 
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.