Iruzurrarekin zerikusia duten sei delitutan errudun dela erabaki du Moskuko Auzitegiak, eta, ondorioz, 9 urteko espetxe zigorra ezarri dio behinola Errusiako pertsona aberatsa izan zenari. Nolanahi ere, 9 urte horiek atxilotu zuten unetik, 2003ko urriaren 25etik, hasiko dira kontatzen.
Khodorkovskirekin batera Platon Lebedev Yukosen finantza zuendaria ere 9 urteko espetxera zigortu dute delitu bertsuengatik.
Errusia
Khodorkovski enpresaburuari 9 urteko espetxe zigorra ezarri diote
Yukos petrolio enpresa indartsuko presidente ohi Mikhail Khodorkovskiri 9 urteko espetxe zigorra ezarri dio Moskuko Auzitegi batek. Ustelkeria aferak leporatzen dizkiote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu