munDUA

Kim Dae-jung Hego Koreako presidente ohia zendu da

2000. urtean Bakearen Nobel saria jaso zuen, Kim Jong-il Ipar Koreako presidentearekin elkartu eta adiskidetzeko ahaleginak egin zituen urtean.

2009ko abuztuaren 18a
17:55
Entzun
Kim Dae-jung Hego Koreako presidente izandakoa hil da gaur 85 urterekin Seulen (Hego Korea).Pneumonia batek eragindako bihotzekoak jota hil da, medikuen arabera.

1998 eta 2003 urteean artean izan zen Hego Koreako presidente. Orduan, Ipar Korearekin adiskidetzeko politika bultzatu zuen. 2000. urtean Bakearen Nobel saria jaso zuen, Kim Jong-il Ipar Koreako presidentearekin elkartu eta baketzeko asmoak aurkeztu zizkion urte berean hain justu.



Demokraziaren alde lan egin zuen agintaria izan zen eta oposizio aurrerakoietik presidente izatea lortu zuen lehenengoa, 70 urte baino gehiago zituenean.



Sunshine Policy izeneko akordioaren bultzatzaile nagusia izan zen. 2000. urtean sinatu zuten hitzarmen hori eta besteak beste, tentsio militarrak murrizteko, lankidetza ekonomikoaren alde egiteko eta Ipar eta Hego Korea baketzeko abiapuntua izan zen. Koreako gudan (1050-1953) banatuak izan ziren familiak ere berriz biltzeko lan egin zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.