Ipar Koreako Langileen Alderdiko Batzorde Nagusiak Kim Jong-un ofizialki izendatu du gaur armadaren komandante gorena, armadako buru, eta 30 urterekin aitaren lekukoa jaso du hori hil eta egunetara. Aste honetan amaitu dira Kim Jong-ilen omenezko ekitaldiak, eta semeak du orain herrialdearen eta armadaren agintea.
Egun hauetan armadak Jong-un babestu du jendaurrean eta gaurko izendapenaren ondoren lider gaztearekiko egon zitekeen mesfidantza susmoak uxatu dituzte. Oraindik, hala ere, Langileen Alderdiko idazkari nagusi eta Defentsarako Batzordeko presidente izendatzea falta du.