Ipar Koreako Langileen Alderdiak batzarra egingo du hilaren 11n, eta horretan, Kim Jong-un burua alderdiko idazkari nagusi hauta dezakete.
Kim Jong-unek iazko abenduaren 17an hartu zuen herrialdearen gidaritza, Kim Jong-il haren aita eta Ipar Koreako buruzagi komunista hil ondoren. Orduan Ipar Koreako armadako komandante gorena izendatu zuten.
Horrekin batera, apirilaren 13an Parlamentuan biltzarra egingo dutela iragarri berri du Ipar Koreako Gobernuak, eta batzar horretan, Defentsa batzordeko presidente aukeratu dezakete Jong-un. Hori horrela balitz, herrialdeko "gorengo buru" bilakatuko litzateke, Ipar Koreako konstituzioak 100. artikuluan jasotzen duenaren arabera.
Parlamentuko bilera horretan Estatuko aurrekontuak eta Gobernuaren jarduerak zehaztea espero dute.