ARGENTINA

Kirchnerren koalizioa nagusitu da Legebiltzarrerako hauteskundeetan

Agentziak
BUENOS AIRES
2005eko urriaren 25a
00:00
Entzun
Nestor Kirchner presidentearen FPV Garaipenerako Frontea nagusitu zen herenegun Argentinako Legebiltzarrerako bozetan, atzo bozkalekuen %90 baino gehiago zenbatuta zeudela. Igandean Legebiltzarreko 257 eserlekuetatik 127 zeuden jokoan. Parte hartzea derrigorrezkoa den arren, hautesleen %80k eman zuten botoa. Atzoko datuen arabera, Kirchnerren FPVk (peronismo ez ofiziala) botoen %39 eskuratu zituen, eta bere aliatu ohi eta presidente izandako Eduardo Duhalderen PJ Alderdi Justizialistak (peronista), aldiz, %9,5. UCR Herritarren Batasun Erradikalak ere peronismo ofiziala gainditu eta bigarren indarra izateari eutsi zion, botoen %15ekin.

Senatuko 72 eserlekuen heren bat ere berritu zuten igandean eta horretan gehiengoa izango du orain FPVk. Kongresuan bloke nagusia izan arren, oraindik ez du gehiengoa eskuratu.Emaitzaren gakoa FPVk Buenos Airesko probintzian lortutako garaipena izan da. Hautes-barrutirik handiena da eta Cristina Fernandezek (Kirchnerren emaztea) %26ko aldea atera zion Hilda Gonzalez Chiche-ri (PJkoa eta Duhalderen emaztea) Senaturako eserlekuengatiko lehian. Halere, Buenos Aires hiriburuan PRO eskuineko alderdia (%33,9) eta ARI zentro-ezkerreko alderdia (%21,8) FPVren aurretik geratu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.