erredakzioa@:Nestor Kirchener presidenteak bere boterea sendotzea espero du gaur herrialdean egingo diren bozetan. Legebiltzarrerako bozak bere agintaldiaren erdian egingo dira eta emaitzak datozen bi urteetan bere politikak aurrera eramateko behar duen sostengua lortzea espero du. Kanpaina politikoan, ildo horretan, parte handia izan du presidenteak eta herritarrei «bakarrik ez uzteko» eskatu die.
2003. urteko apirilean presidentetzarako bozen aurreneko itzulian eskuratu zituen botoen kopurua %22 handitzea espero du orain Kirchenerrek. Carlos Menem bere aurkariak baino boto gutxiago eskuratu zituen orduan baina azken honek bigarren itzulian parte ez hartzea erabaki zuen. Alderdi Justizialistaren senatari izateko hautagai gisa aurkezten da presidente ohi peronista. Orotara 26 milioi pertsona baino gehiagok izango dute gaur egingo diren bozetan parte hartzeko aukera. Legebiltzarrean dauden 257 diputatuen erdiak eta senatarien heren bat aukeratu dituzte 72 senatari daude guztira. Udal hauteskundeak ere egingo dira.Garaipenerako Frontea alderdia bozak irabaziko dituela bai baina ez duela gehiengo absolutua lortuko esatean bat datoz adituak. Egun peronistek dute gehiengoa Legebiltzarrean.
Buenos Aireseko lehia
Buenos Aires eskualdean izango da bi alderdi nagusien arteko lehia handiena. Kirchner presidentearen emaztea Cristina Fernandez eta Eduardo Duhalde presidente ohiaren emaztea Hilda Gonzalez lehiatzen dira bertan. Kirchnerren emazteak hogei puntuko aldea ateratzen dio inkestetan bere aurkari nagusienari.
Eduardo Duhalde hamasei hilabetez egon zen agintean 2002-2003Ð. Fernando de la Rua presidente ohia agintetik ateratzea eragin zuen krisiaren ondoren egon zen presidentetzan Duhalde aste bakar batean bost agintari izan ziren boterean garai horretan. Kirchnerren politikari «autoritarioa» iritsi dio peronistak.
ARGENTINA
Kirchnerren sostengua neurtzeko baliatuko diren bozak egingo dituzte gaur
Legebiltzarreko bozak egingo dira presidentearen agintaldiaren erdian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu