mundua

Kirgizistango gatazkak 300.000 desplazatu eta 100.000 errefuxiatu eragin ditu

Iragan ostegunean piztu ziren borroketatik ihesi dira uzbekiarrak, eta mugan pilatuta daude milaka.

2010eko ekainaren 17a
16:59
Entzun
Kirgizistan eta Uzbekistan arteko mugan daude uzbekoak, iragan ostegunean piztu ziren borroketatik ihes egiteko asmoak hara eramanda. Exodoa masiboa dela ohartarazi dute hainbat erakundek. Ehun mila lagun daude muga zeharkatzeko zain, batez ere haurrak, emakumeak eta edadetuak. Muga igaro nahian daudenez gain, noraezean beste 300.000 uzbeko dabiltza, etxetik alde eginda, eta herrialdetik atera ezinik. Datu horiek Nazio Batuen Erakundearen Giza Gaietarako Bulegoak emandakoak dira.

Kirgizistango Ox eta Jalal-Abad hirietan izan diren borrokek azken hogei urteetako latzenak izan direla esan dute uzbekoek, eta etnien arteko gatazka aipatzen duten arren, beste iritzi bat zabaltzen ari da azkenaldian: gerra piztea nahi dute, alde militarren babesarekin. Jende ugari hil da, frankotiratzaileek urrunetik tiro eginda. Gero blindatuetan egiten dutela ihes azaldu dute lekuko izan diren herritarrek.

Uzbekistanera edo mugara iritsi diren lagun askok bala zauriak dituzte, eta haiek hartzeko Sura-Tax herriko mezkitan ospitale bat ezarri dute, bitartekoak eskasak badira ere. Giza laguntza sartzeapremiazkoa dela adierazi du Segurtasun Kontseiluak.

Ox hirian bihar zortzi hasi ziren protestak hedatu egin ziren asteburuan. Bost egunean 191 lagun hil eta beste ia 2.000 zauritu direla jakinarazi du Kirgizistango Gobernuak.

Indarkeria ekintzak, hala ere, gutxitzen ari direla eman dute aditzera bertako iturriek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.