KLIMA ALDAKETA

Klima aldaketarako NBEren arduradunak dimisioa eman du

Yvo de Boerrek karguan ez jarraitzea erabaki du Kopenhageko bileraren porrotaren ondoren. Iragarri du enpresaren alorretik arituko dela orain klima aldatzearen aurka.

2010eko otsailaren 18a
15:57
Entzun
Klima aldaketaren aurkako NBEn ordezkari Yvo de Boerrek dimisioa eman du. Iragarri du uztailaren 1era arte jarrituko duela karguan, eta gero enpresen munduan jarraituko duela klima aldaketaren aurka lanean. "Beti pentsatu izan dut gobernuek jarri behar dutela beharrezko marko politikoa, baina enpresetatik etorri behar dutela benetako soluzioak", adierazi du. 2006tik izan da karguan De Boer.

Kopenhageko goi bileraren porrotaren ondotik etorri da klima aldaketarako arduradunaren dimisioa. Nahi adinako emaitzarik ez zuela onartu bai, baina bileran emisioak gutxitzeko aurrerapausoak izan zirela nabarmendu du De Boerrek: "Horrek eskatzen du enpresekin kooperazioa bultzatu behar dela, eta nik lan egingo dut hori hala izan dadin".

Karguan dirauen bitartean, Mexikon urte amaieran egitekoa duten bilera prestatzen jarraituko duela iragarri du De Boerrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.