Klima aldaketari aurre egiteko EBren planari planto egin dio Europa ekialdeak

Garapen bidean dauden herrialdeei zenbat diru eman erabakitzeko negoziazioekin jarraituko dute gaur

Erredakzioa
2009ko urriaren 30a
00:00
Entzun
Klima aldaketari aurre egiteko neurriak eztabaidatuko dituzte urte honen amaieran Kopenhagen (Danimarka). Kyotoko Protokoloa ordezkatuko duen ituna hitzartzeko goi bilera egingo dute orduan, eta arrakastatsua izango bada, EB Europako Batasunak jakin badaki proposamen zehatzak egin beharko dituela bertan. Horregatik, goi bilerarako 40 egun eskas falta direnean, jarrerak bateratzeko enegarren ahalegina egingo du atzo hasi eta gaur amaituko duten goi bileran. Atzo ziren klima aldaketaz hitz egitekoak, baina akordiorik lortzen ez zutela ikusita, negoziazioak gaur arte luzatzea erabaki zuten. Adituen arabera, dena dela, aukera gutxi daude bi aldeak ados jarri, eta Kopenhagera auzi horren gainean estatu kide guztiek jarrera bera dutela iristea.

Garapen bidean dauden herrialdeei eman beharko dizkien diru partidak erabakitzekoa da Brusela; joan den astean egin zuten akordio bat lortzeko lehen ahalegina. Baina Europako ekialdeko herrialdeek auzi horren gainean duten iritzia ez dator bat gainontzeko estatu kideenarekin.

Urtean 34 zentimo

Europako ekialdeko bederatzi herrialde klima aldaketari aurre egiteko EBren planaren aurka agertu dira. Hala adierazi du Gordon Bajnai Hungariako lehen ministroak: «Plana ezin dugu onartu dagoen bezala uzten badute». Garapen bidean dauden herrialdeei gas isurketak murritzen laguntzeko zenbat diru eman zehaztea izango da Konpenhageko bileran erabaki beharko duten auzi konplexuenetakoa.

Bitartean, Energiaren Nazioarteko Agentziak klima aldaketari aurre egiteko irtenbide merkea proposatu zuen atzo. Horren arabera, energia sektoreak 2030. urtera arte 2.350 milioi euro inbertitu beharko ditu, batez besteko tenperatuta bi gradu baino igo ez dadin. Hala, agentzia horrek ondorioztatu du klima aldaketaren ondorioak ez liratekeela hain larriak izango munduan bizi diren 6.800 milioi herritarrek urtean 34 zentimo jarriko balituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.