Klima aldaketari buruzko bilera hasiko du gaur Artikoko Kontseiluak

Abenduan Kopenhagen egitekoa duten goi bilera prestatzea da Atzerri ministroen helburua

Erredakzioa
2009ko apirilaren 29a
00:00
Entzun
Klima aldaketaren ondorioak aztertuko dituzte gaurtik Norvegian bilduta dauden Artikoko Kontseiluko kideek. Abenduan Danimarkako hiriburuan egitekoa duten goi bilerara bat eginda joatea da bilkuraren helburua. Errusia, Suedia, Kanada, Danimarka, Islandia, Finlandia eta Norvegia dira 1996an sortutako Artikoko Kontseiluko kideak.

Bestalde, bart amaitu zen ekonomian nagusi diren hamazazpi herrialdeek Washingtonen egindako bilera. Han ere klima aldaketari aurre egiteko neurriak izan zituzten hizpide.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.