Klimaren bilkurako manifestazioak, debekatuta

2015eko azaroaren 19a
00:00
Entzun
Parisko klimaren bilkuraren harira antolaturiko hainbat manifestazio debekatu ditu gobernuak, Laurent Fabius Atzerri ministroak adierazi duenez. Hasiera ekitaldiaren bezperan, azaroaren 29an, eta abenduaren 12an egitekoakziren manifestazioetan milaka eta milaka lagun espero zituzten antolatzaileek.

Baina ez dira Parisko atentatuen ondotik bertan behera geratu diren ekitaldi bakarrak. Izan ere, izua zabaldu da Europan. Alemaniako zerbitzu sekretuek uste dute EI Estatu Islamikoa herrialdean atentatu bat prestatzen ari dela, eta Hannoverko «mehatxua» ikertzen ari da.

Horrez gain, AEBetatik Frantziara zihoazen bi hegaldi desbideratu egin dituzte, mehatxu anonimoak jaso ondoren. FBIren arabera, ez dago frogarik mehatxuei sinesgarritasuna emateko. Danimarkan ere piztu da alarma. Kopenhageko aireportuko terminal nagusia hustu egin dute, «poltsa susmagarri bat» topatu ondotik.

Interpolek zabaldutako datuek ez dute izu hori baretzen lagundu: «25.000 terroristatik soilik 5.600 daude identifikaturik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.