Koalizio gobernua eskaini dute islamistek Egipton
KAIRO. Egiptoko Anaia Musulmanek koalizio gobernua osatzea eskaini die lehen itzulian aurkari izan dituen presidentegaiei, bigarren itzulian Ahmed Xafiq garaitzeko. Hosni Mubaraken azken lehen ministroa izan zen Xafiq, eta haren kontra lehiatuko da bigarren itzulian Mohamed Mursi islamista. Bestalde, Hamdin Sabahi ezkerreko hautagaiak lehen itzuliko emaitzen kontrako helegitea jarriko duela jakinarazi du, bozen prozesua eteteko asmoarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu