Koalizio gobernua osatzeko prest daude Marokoko islamistak

Justizia eta Garapena Alderdiak 107 diputatu lortu ditu bozetan, eta 395 eserleku daude parlamentuan

Erredakzioa
2011ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
«Gobernua osatzeko lanean zabalik gaude alderdi guztiekin hitz egiteko, Egiazkotasun eta Modernitatearen Alderdiarekin [monarkaren aldekoa] izan ezik», adierazi du Abdelila Benkirane PJD Justizia eta Garapena Alderdiko idazkari nagusiak hauteskundeak irabazi ostean. Ostiralean egindako bozetan 107 diputatu lortu dituzte islamista moderatuek, eta 395 eserleku ditu Marokoko Parlamentuak.

«Gehiengo erosoa» izango duen koalizio gobernua osatzeko kiderik onenak Koutla koalizioa—Istiklal eta USPF eta PPS alderdi sozialistak biltzen dituena— eta Herri Mugimendua dira,PJDren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.