alemania

Koalizio Handia hitzartu dute Alemanian

Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak eta sozialdemokratek egin dute datozen lau urteetan gobernatzeko akordioa, Merkelek kargua hartu bezperan.

2013ko abenduaren 16a
15:48
Entzun

Angela Merkelek (CDU), Horst Seehoferrek (CSU) eta Signar Gabrielek (SPD) sinatu dute datorren legealdian gobernatzeko Koalizio Handiaren dokumentua. Azaroaren amaieran lortu zuten hiru alderdiok akordio bat, eta orain, berriz, hitzartuta geratu da alderdietako militanteek onespena eman ondoren. Merkelek gaur bertan jaso du Joachim Gauck presidentearen eskutik gobernatzeko agindu ofiziala, eta bihar Bundestageko diputatuen babesa jasoko du gobernatzeko. Hirugarren agintaldia izango du Merkelek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.