Faroe Uharteetako bi kazetarik Anfinn Kallsberg lehen ministroaren aspaldiko kontu ilun bat azalera atera dute: duela 25 urte, arrain industriako konpainia pribatu batean lanean ari zenean, kontabilitate bikoitza erabili zuela, Kallsbergen berarenak ziren itsasontzietara dirua zuzentzeko. Albisteak ez du inor harritu, denek jakineko sekretua baitzen. Alabaina, koalizio gobernua osatzen zuten lau kide errepublikanoek lehen ministroari eskatu diote akusazioak gezurtatzeko. Horren ordez, Kallsbergek errepublikanoak Gobernutik kanporatu eta hautes-kundeak deitu ditu urtarrilaren 20rako.
Bi urte baino gutxiago igaro dira azken aldiz bozak egin zirenetik, baina gobernuko kide izan diren Kallsbergen Herri Alderdiaren kontserbadorea eta Hogni Hoydal lehen ministrordeak zuzentzen duen Alderdi Errepublikanoaren ezkerrekoa arteko harremanak gaiztotu egin dira. Biak Danimarkarekiko independentziaren aldekoak izan arren, helburua lortzeko prozesuaren inguruan dituzte ezadostasunak. 2002ko apirilaren 30ean egin ziren bozetan bezala, oraingoan ere Alderdi Unionista Danimarkari lotuta jarraitzearen aldekoa, eskuinekoa da hauteskundeak irabazteko faboritoa. Alderdi Errepublikanoa, berriz, galtzaile nagusitzat jotzen dute. Hala, Hoydalek subiranotasunaren aldeko kanpaina indarrtsua jarri du martxan. «Danimarkarekiko lotura handiagoen edo independentziaranzko bidea jarraitzearen arteko aukera eskaintzen diete bozek hautesleei», adierazi du buruzagi errepublikanoak. Errepublikanoak Torshavngo gobernuan egon dira, 1998angaraile izan zirenetik. Geroztik, Faroeak Danimarkak zituen hainbat eskumen berreskuratzen joan dira eta Kopenhagetik jasotzen duten dirua murrizten. Azken zazpi urtean heren bat murriztu da kopuru hori eta egun 84 milioi eurokoa da.
Abiadura txikiagoa
2002an unionistak nagusitu ziren botoetan, baina diputatu kopuruan Alderdi Errepublikanoaren pare geratu ziren. Hala, subiranotasunzaleek egin zuten gobernua. Ordu arte errepublikanoek, Herri Alderdiak eta Alderdi Autonomistak osatzen zuen koalizioak gehiengo osoa ez zuenez, Zentroko Alderdia ere hartu zuten Gobernuan. Horrek subiranotasun politika moteldu eta politika soziala bultzatzea eragin zuen.
Independentziaranzko prozesua moteltzeak eragin du, antza, errepublikanoek babesa gutxitzea.
BESTE BATASUNA. FAROE UHARTEAK
Koalizioa hautsita, hauteskundeak deitu ditu Torshavngo gobernuak
Inkestek iragartzen dute Danimarkaren aldeko unionistek irabaziko dituztela hilaren 20ko bozak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu