Iraken okupazioa

Koalizioak irakiarrez osatutako Gobernuaren esku utzi du agintea, aurreikusitakoa baino bi egun lehenago

Aurreikusitakoa baino bi egun lehenago, Koalizioak irakiarrez osatutako Gobernuaren esku laga du agintea. Segurtasun neurri gisa, erreboltarien erasoak saihesteko, erabaki duten botere aldaketa aurreratzea. Hasiera batean, ekainaren 30ean zen egitekoa. Saddam Hussein Irakeko presidente ohia Gobernu berriaren esku utzi dute, baina, hala ere, soldadu estatubatuarrek "zainduko" dute.

2004ko ekainaren 28a
13:48
Entzun
Isilpean eta ia-ia gordeta egindako zeremonia baten bidez AEBek gidatzen duten nazioarteko Koalizioak irakiarrez osatutako Gobernuaren esku utzi du gaur goizean Iraken gidaritza. Hain zuzen ere, Paul Bremer AEBek ezarritako Admnistratzaile Zibilak Gobernu berriko lehen ministro Ijad Alauiren esku laga du boterea.

Hasiera batean, ekainaren 30erako zegoen iragarrita botere aldaketa, baina erresisentziak erasoak egin zitzakeela eta, ezustean, eta aurreikusitakoa baino lehenago egitea erabaki dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.