Alemania

Koaliziorako aurreakordioa egin dute Merkelek eta Schultzek

Sozialdemokratek ezohiko bilera dute urtarrilaren 21ean, proposamena aztertu eta gobernua osatzeko bidea urratu nahi duten erabakitzeko.

Merkel eta Schulz, artxiboko irudi batean. OMER MESSINGER, EFE
2018ko urtarrilaren 12a
12:49
Entzun

Angela Merkel Alemaniako jarduneko kantzilerrak eta Martin Schulz sozialdemokraten buruak negoziatzeko oinarritzat erabiliko duten dokumentua hitzartu dute, koalizio handia eratzeko. Bi alderdietako talde negoziatzaileek aste osoa egin dute hizketan, eta azken 24 orduan baino gehiagoan hainbat bilera egin dituzte. Azkenean, zeuzkaten ezberdintasun handienak gaindituta lortu dute aurrera egitea. Der Spiegel eta Bild egunkari alemaniarrek azaldu dutenez, politika fiskalean eta immigrazio gaietan izan dute akordioa ixteko arazo gehien, baina ez da hizketaldiei buruzko adierazpen ofizialik egon.

Merkelek joan den irailean irabazi zituen Alemaniako bozak, baina gobernua osatzeko gehiengorik ez zuen eskuratu, eta berdeekin eta liberalekin negoziatzen saiatu zen, baina liberalak mahatik altxatu ziren aurreakordioa lortu aurretik. Sozialdemokratek ez zuten asmorik Merkelekin koalizio handia errepikatzeko, aurreko legealdiko kudeaketa zigortu dutelako bozkatzaile sozialdemokratek. Baina akordiorik ez bada, hauteskundeetara joatea besterik ez da geratzen.

Asko dago egiteko oraindik, ordea; izan ere, militante sozialdemokratek urtarrilaren 21eko ezohiko batzordean onartu beharko dute proposamena, eta, gainera, bi aldeetako politikariek ohartarazi dute ez dela akordiorik egongo oztopo guzti-guztiak gainditzen ez diren arte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.