siria

Kofi Annan izendatu dute Sirian "konponbide politiko bat" lortzeko ordezkari berezi

NBEk eta Liga Arabiarrak adostu dute NBEko idazkari nagusi ohia izendatzea. Indarkeriaren eta giza eskubideen urraketarekin amaitzea ere izango du xede. Errusiak begi onez hartu du erabakia. Bitartean 20 lagun hil dituzte Al-Assaden aldekoek.  

2012ko otsailaren 24a
13:44
Entzun

Kofi Annan Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi ohia aukeratu dute Siriako gatazkaren amaieran lan egiteko ordezkari berezi gisa. NBEk eta Liga Arabiarra hitzartu due hura aukeratzea, eta haren helburua izango da indarkeriaren eta giza eskubideen urraketarekin amaitzea eta konponbide politiko bat lortzea. 

NBEk jakinarazi du Annanek "alde guztiekin" hitz egingo duela, bai Sirian daudenekin, baita herrialdetik kanpo daudenekin ere.

Bitartean, 20 lagun hil dituzte Baxar al Assaden aldekoek; gehienak, Homs hirian.  

Errusiak begia onez hartu du erabakia

Kofi Annan ordezkari berezi izendatzeko erabakiarekin ados agertu da Errusia eta adierazi du ordezkariaren lana Siriako gobernuaren eta oposizioaren arteko elkarrizketa ahalbidetzea behar duela izan. Halaber, NBEko idazkari nagusi izandakoari laguntzeko prest dagoela esan du. Errusia eta Txina NBEaren eskuarzearen aurka agertu dira azken hilabeteetan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.