Kofi Annanek Iranera joan nahi du, Siriako gatazkari buruz hitz egitera

Oposizioaren arabera, Damaskoko armadak Homs bonbardatu du; 30 lagun hil dira herrialde osoan

Erredakzioa
2012ko martxoaren 31
00:00
Entzun
Kofi Annan NBE Nazio Batuen Erakundearen eta Arabiar Ligaren mandatari bereziak Iranera joan nahi du datozen egunetan, han Siriako gatazkari buruz hitz egiteko. Eskualdeko estatu garrantzitsuenekin bildu nahi du Annanek, bere planaren atzean «nazioartea batuta» egoteko.

Sirian indarkeria oraindik ez da desagertu, ez gobernuren aldetik, ez oposizioaren aldetik. Armadak Homs bonbardatu zuen atzo oposizioaren arabera, eta gutxienez 30 lagun hil zituen herrialde osoan. Annanen ordezkari batek, bestalde, oposizioarekin hitz egingo du Turkian, armak uzteko eskatzeko. Bestalde, Siriako Lagunak taldeak bilera bat egingo du Istanbulen bihar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.