KOLERA KIMU GOGORRENA ZABALDU DA

2010eko urriaren 23a
00:00
Entzun
Haitik lurrikara batekin hasi zuen urtea -150.000 lagun hil ziren-, eta urtea amaitu baino lehen bigarren hondamendi bat pairatzen ari da. Kolerak ehun hildakotik gora eragin ditu jada, eta epidemiak ez duela aurrekaririk jakinarazi dute; izan ere 01 motakoa da epidemia, ezagutzen den gogorrena. Gabriel Timothee Osasun Ministerioko zuzendariak premia larrian daudela adierazi du, ospitaleak gainezka egiten ari baitira. Gobernuz kanpoko erakundeen arabera, egoera kaotikoa da, eta jendea beldurrez dago. Artibonite eta Mirebalais eskualdeak dira kaltetuenak. Argazkian, Saint Marc herriko ospitaleko gorputegia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.