KOLONBIA. FARCen presoak bahituen truke askatzeko erreferenduma egingo dute

Erredakzioa
2006ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Alvaro Uribe presidentea herritarren sostenguaren bila ari da, bere proposamena aurrera atera ahal izateko. FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarrak gerrillako presoak aske jartzea proposatu du presidenteak, trukean talde gerrillariak bahituak dituen 63 pertsona askatzen baditu Ingrid Betancourt hautagai politikoa dago bahituen artean. Nazioarteko ikuskatzaileen lekukotzarekin egingo litzateke trukaketa hori, aurretik desmilitarizatutako eremu batean.

FARCek proposamenari uko egin diote orain arte. Alvaro Uribe agintean dagoen bitartean ez dutela proposamena onartuko iragarri dute. Hala, bere proposamenaren inguruan erreferenduma egitea onartu berri du Uribek: «Herritarrek akordio humanitarioaren inguruan euren iritzia ematea zoragarria da». Bahituta dauden hainbat politikarik egin zioten presidenteari galdeketa egiteko proposamena. Presidenteak herenegun onartu zuen proposamena, baldin eta gerrillariek negoziazioetarako ezarri ziren baldintzak errespetatzen badituzte. Litekeena da erreferenduma datorren martxoan egitea. Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dira orduan, eta baliteke deialdi hori galdeketa egiteko baliatzea. Kolonbiako Gobernuko ordezkari Luis Carlos Restrepok proposamenak sostengua izango duela esan zuen: «Ziur gaude modu honetan akordio humanitarioa proposamen nazional gisa aurkeztu ahal izateko sostengua sendotuko dugula».

AUCen desarmea

AUC Kolonbiako Autodefentsa Batuak talde paramilitarreko 750 kidek, berriz, armak entregatu zituzten atzo. Puerto Bocaya herrian egin zuten armak entregatzeko ekitaldia; hain zuzen ere, taldea sortu zen eskualdean. Alvaro Uriberen agintaldiantaldeko 16.000 gerrillarik entregatu dituzte armak. Asteartean beste 1.700 kide dira armak uztekoak. 2003ko uztailean armak entregatzeko ituna sinatu zuten Santa Fen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.