Nazio Askapenerako Armadaren (ELN) eta Kolonbiako gobernuaren arteko aurre-negoziazioak azken fasean sartu ziren atzo. Kubako bileretan parte hartzen ari direnen arabera, negoziazio mahaia egonkortu egin da, azken asteotako oztopoak gainditu ostean. Bi aldeek azaldu zutenez, ELNko ordezkarien «estatus politikoa» onartu izana aurrerapauso handia izan zen. «Mahaia egongaitza zen, ez zegoelako argi norekin hitz egiten ari ginen. Ez zegoen argi Gobernua erakunde kriminal batekin edo matxinatuekin hitz egiten ari zen», azaldu zuen ELNko komandante Antonio Garciak.
Datorren asteartean amaituko dira aurre-negoziazioak. Baina Kolonbiako Gobernuko ordezkari Luis Carlos Restreporen esanetan, alde handia dago oraindik bi taldeen artean: « Herrialdea eta mundua ulertzeko oso era desberdinak ditugu».
KOLONBIA. Kolonbiak ELNren estatus politikoa onartzea positibotzat jo du talde armatuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu