Kolonbiako Gobernuak jakinarazi du FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarrak gerrillako 27 kide hil dituela asteburuan, armadak eginiko erasoaldi batean. Sixto Antonio Cabañas Domingo Biojo gerrilla taldeko zuzendaritza taldeko kidea dago hildakoen artean.
Rodrigo Rivera Defentsa ministroak zehaztu du armadak Putumayo eskualdean, Ekuadorrekin mugan, kokatua den San Miguel ibaiaren inguruetan zegoen kanpalekua bonbardatu zuela. Bogotako gobernukideak emandako argibideen arabera, armadak lurrez eta airez eraso egin dio, igande goizean, gerrillarien hiru kanpalekuri. Azken urteetako erasorik handiena izan dela eman dute jakitera agintariek. FARCek hamar polizia hil zituen hilaren 10ean eskualde horretan.
Kolonbiako armadak FARCeko 27 kide hil ditu, tartean buruzagi bat
Ekuadorko mugatik gertu zeuden gerrillarien hiru kanpalekuri eraso die armadak lurrez eta airez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu