Kolonbiako bake negoziazioen bost puntuak

Amagoia Mujika Tolaretxipi.
2012ko urriaren 15a
14:55
Entzun

Nekazaritzaren garapena: Gobernuak nekazaritzaren garapenerako legea jarriko du mahai gainean, eta FARCek Gerrillarien Nekazaritza Plana, latifundioak desjabetu eta nekazari pobreenen artean banatzea proposatuz, lurrak indarrez kentzea eta bereganatzea gatazka armatuaren oinarrian baitago. FARC nekazarien matxinadatik sortu zen, eta haren oinarriak nekazal guneetan daude oraindik. Lehentasunezkoa da puntu hau haientzat.

Parte-hartze politikoa: Bakearen aldeko giroa dago Kolonbian, baina FARCek politikara jauzi egin eta desmobilizazioaren truke delituak bertan behera uzteko baldintzak polemika sortzen du. Negoziazioek aurrera egin ahala, zehaztu beharko dute zein delitu jotzen duten politikotzat, zer egin kondenak dituzten gerrillariekin, haien parte-hartzea bultzatu nahi bada, eta nola landu nazioarteko zuzenbidea urratu dutenen gizarteratzea.

Gatazkaren amaiera: Gerrari amaiera ematea da helburua, inoiz gertatu ez den bezala, eta horretarako “bi aldeen su-eten behin betikoa” izateko urratsak egin beharko dituzte. Armak uztea, FARCen gizarteratzea, presoen egoera eta erreforma instituzionalak barneratzen ditu puntu honek. Polemika gogorrena armen inguruan aurreikusi dute, hau da erabiltzeari uztea nahikoa den, edo entregatu eta suntsitu behar diren aurrera egiteko, eta hori egitekotan, noiz.

Drogak: Arazo horri irtenbidea eman beharraz hitz egiten dute laugarren puntuan. Droga trafikoaren auziak nazioarteko inplikazioa eskatzen duen arren, negoziazio hauetan formulak hitzartu beharko dituzte koka lantzen duten 63.000 familiarentzat, eta lanketaz arduratzen direnez harago inplikazioa duten guztientzat. Droga negozioaren parte guztiak aztertuko dituzte.

Biktimak: Gai hau kontuan beste berrikuntza bat da. Bi aldeen biktimak aintzat hartu dituztelako, estatuak eragindakoak ere bai, orain arte ez bezala. Zailtasunak egongo dira, ordea, egiaren eta justiziaren balantza egiteko, eta gizartearen kalteak benetan gainditzeko planak zehazteko.   

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.