kolonbiako bake prozesua

Kolonbiako bake prozesua babesteko manifestua sinatu dute nazioarteko hainbat ordezkarik

Donostian egindako topaketan aurkeztu dute. Arnaldo Otegik ere babestu du idatzia.

Martha Maya, Piedad Cordoba eta Oscar Guardiola, atzo, Aieteko Bakearen Etxean. ANDONI CANELLADA / ARP
2014ko azaroaren 28a
09:22
Entzun

Kolonbiako Bake Prozesua Babesteko Nazioarteko Topaketan, Donostian, Bakea eta Justizia Kolonbiarentzat manifestua plazaratu dute hainbat lagunek. Sinatzaileek diotenez, "esanguratsuak" dira Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentearen eta FARC-EPren arteko Habanako "aurrerapausoak", eta uste dute "garai erabakigarri bat" ekarriko dutela. Prozesu horrek ELN Nazio Askapenerako Armada barne hartu behar duela iritzi diote.

Horrez gain, bi aldeek "amore ez emateko eta ardura politiko eta juridikoak onartzeko" duten prestasuna nabarmendu dute. Euskal Herritik babesa agertu diote bake prozesuari: "Badakigu bake prozesua eta giza eskubideak eta justizia sustatzen dituzten lider eta ekimenek mehatxuak pairatzen dituztela, eta haien bizitza eta lana arriskuan daudela", diote manifestuan. Hala ere, espero dute bi aldeek "aldebiko su-etenerako mekanismoak" bilatzea.

Honakoak dira sinatzaileak:

Riccardo Cannelli. Historia Garaikidearen irakaslea
Francie Molloy. Sinn Fein-eko kidea
Oscar Guardiola Rivera. Doktore eta abokatua
Federico Mayor Zaragoza. UNESCOko presidente ohia eta egun Bakearen Kultura Fundazioko presidentea
Thomas Schmidt. ELDH-ko presidentea
Carmen Magallon. WILPF Espainiako presidentea
Mateo Zuppi. Sant'Egidio komunitatea
Rafael Grasa. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Nazioarteko Harremanetako irakaslea
FundiPau (Fundacio per la Pau)
George Howard. Ipar Irlandako ministro ohia
Josep Maria Terricabras. ALEko presidentea
Gabi Zimmer. GUE/NGLeko presidentea
Helmuth Markov. Branderburgoko landerrean Justizia Ministroa.
Jens Holme. Suediako europarlamentaria ohia

Arnaldo Otegik ere babesa agertu dio manifestuari, antolatzaileei igorritako mezu batean. Adierazi duenez, "zoritxarrez eta ezagunak diren arrazoiak tarteko" ezin izan du topaketan parte hartu. Kolonbiako Gobernua eta FARC zoriondu ditu euren "ausardiagatik, heldutasun politikoagatik eta erantzukizun historikoagatik". Gizarteari oro har ere zorion mezua bidali dio, baita eragile sozial eta politikoei ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.