BAKEA ETA BIZIKIDETZA

Kolonbiako bake prozesua babesteko nazioarteko topaketa egingo dute Donostian

Azaroaren 27 eta 28an nazioarteko hainbat aditu bilduko dira Bakearen Etxean.

Kolonbiako bake prozesua babesteko nazioarteko topaketaren aurkezpena. GORKA RUBIO, ARGAZKI PRESS
2014ko azaroaren 21a
10:30
Entzun

Bakearen Kultura Fundazioak, Mundubat gobernuz kanpoko erakundeak eta Lokarrik antolatutako topaketak bi helburu ditu: Kolonbiako bake prozesuaren aurrerapausoak eta erronkak aurrez aurre ezagutzea, batetik; eta prozesuari nazioartearen babesa azaltzea, bestetik. Horretarako, elkarrizketa eta hausnarketarako bi gune antolatu dituzte.

Azaroaren 27an, mahai inguru bat egingo dute Kolonbiako bake prozesuaren egoera eta etorkizuneko erronkak izenburupean (18:30ean). Kolonbiako bake prozesuan parte hartze zuzena izan duten adituak ariko dira; besteak beste, Martha Cecilia Maya Calle (Sergio Jaramillo Kolonbiako Bakearen goi mandatariaren bulegoko aholkularia) eta Piedad Cordoba senatari ohia. Oscar Guardiola Riverak ere (Birkbeck University of London-eko dekanoaren laguntzailea) parte hartuko du Kolonbiako gatazkaren analista gisa. Mahai ingurua irekia izango da.

Azaroaren 28rako mintegi itxi bat antolatu dute. Horretan, prozesuari egin diezaioketen ekarpenaz mintzatuko dira euskal eragile politiko eta sozialak eta Kolonbiako bake prozesuan adituak diren hainbat lagun.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.