Kolonbiako bortz polizia hil dituzte segada batean

2011ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
BOGOTA. Kolonbiako Nariño departamenduan bortz polizia hil eta hiru zauritu zituzten atzo segada batean. Angelino Garzon presidenteordeak adierazi du «legez kanpoko talde armatuak» izan direla erasotzaileak, baina ekintza ez dio erakunde jakin bati egotzi. Ekuadorko mugatik gertu izan da erasoa. Iragan asteburuan bertze bortz polizia hil zituzten Venezuelako mugatik gertu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.