Kolonbiako Gobernu osoa aldatuko du Santos presidenteak

Gobernuburuak hala eskatuta, kabineteko ministro guztiek euren karguari protokoloz uko egin diote

Erredakzioa
2012ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
Kolonbiako Gobernuko ministro guztiek euren karguari protokoloz muzin egin diote, Juan Manuel Santos presidenteak hala eskatuta. «Agintaldiko datozen bi urteei aurre egiteko» eta kabinetea berrantolatzeko hartu du erabakia gobernuburuak. Izan ere, bere agintaldiaren erdian herritarren babesa %70etik %45era jaitsi zaio Santosi, inkesten arabera. Eta bere gobernu taldeak ere adierazi du «garrantzi handiko etapa» izango dela agintaldiaren «bigarren zatia».

Ministroen iritziz, «une egokia» da gobernu taldean beharrezko aldaketak egiteko, eta horregatik, euren kargua «presidentearen esku» utzi dutela azalduz, ohar bat igorri diote Santosi. «Gobernuaren eta herrialdearen onurarako», erabakiak askatasun osoz hartzeko eskubidea aitortu diote presidenteari, eta nabarmendu dute agintaldiaren lehen bi urteetan «enplegu zein segurtasun gehiago eta pobrezia gutxiago» lortu dutela Santosen mandatupean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.