Kolonbia

Kolonbiako Gobernuak gezurtatu egin du Espainiako eta Frantziako enbaxadoreek FARCekin elkarrizketatzea onartu dutenik

CM& telebista kate kolonbiarraren webgunean argitaratutako datuen arabera FARC Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarrek gonbita luzatu diete Espainiako, Frantziako eta Suitzako enbaxadorei hilabeteko epean biltzeko. Zabaldu duten informazioaren arabera enbaxadoreek onartu egin dute gonbita. Kolonbiako gobernuak baina espekulaziotzat jo du informazio hau.

2005eko abenduaren 27a
20:07
Entzun
Kolonbiako Presidentetzaren prents bulegoak gezurtatu egin du, beraz, goizean CM& telebista kateak zabaldutako informazioa. Azpimarratu zutenez, Gobernuak ez du adierazpenik egingo FARCek erantzun ofiziala ematen ez duen bitartean.

Bestalde, Espainiako Atzerri ministeritzat ere adierazi du argitaratutakoa "zurrumurrua" besterik ez dela eta Espainiak Kolonbian duen enbaxadan ez dutela inongo elkarrizketetarako gonbidapenik jaso. RNC irrati emandegiaren arabera, Frantziak eta Suitzak ere ukatu egin dute gonbidapena jaso dutenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.