Kolonbiako negoziazioei babesa berretsi die ELNk
BOGOTA. Kolonbiako ELN Nazioa Askatzeko Armadaren Ekialdeko Fronteak berretsi egin du bakerako borondatea, baina esan du Kolonbiako petrolioa ustiatzen duten multinazionalen aurkako erasoak egiten jarraituko duela. Kolonbiako Gobernuak eta FARCek adostua dute bake elkarrizketetarako bide orria, eta Juan Manuel Santos presidenteak ELNri ere egin dio negoziaziorako gonbita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu