Kolonbiako zortzi militarri espetxe zigorra jarri diete
BOGOTA.60 urteko espetxe zigorra jaso dute zortzi militarrek, 2006. urtean lau nekazari hiltzeagatik. Positibo faltsuak kasuagatik eman den zigorrik luzeena da. Zibilak hiltzen zituzten, eta errebeldeak bailitzan aurkezten zituzten, mesedeak jasotzeko. Fiskaltzak 2.000 kasu ingururen berri du; 1.487 militar epaitu dituzte, eta horietako ehun baino gehiagori espetxe zigorra jarri diete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu