Kolonbian eta Venezuelan ELNko bi atxilotu dituzte
BOGOTA. ELN Nazioa Askatzeko Armadako bi buruzagi atxilotu dituzte Kolonbian eta Venezuelan, elkarlanean eginiko operazio batean. Beste bi gerrillari ere atzeman dituzte buruzagi batekin batera. Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak fronte guztietan duten «lankidetza geroz eta estuagoa» eskertu zionHugo Chavez Venezuelako presidenteari operazioa amaitu ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu