Kolonbiako agintariek jakinarazi dutenez, ustez 70 adingabez abusatu duen estatubatuar bat atxilotu dute. Abel Fernandez du izena, eta 58 urte ditu. Kolonbiako Fiskaltzaren arabera, Caldasen abusatu du adingabeez. Fiskalak hainbat delitu leporatu dizkio; tartean, 14 urtetik beherako haurrekin sexu harremanak izatea.
Fiskaltzak jakinarazi duenez, Danger eta Vanessa ezizenak erabiltzen zituen gizonak. Baliabide gutxi dituzten familietako neskatoekin jartzen zen harremanetan, ingeleseko irakaslea zela esanez, eta zazpi milioi peso kolonbiar eskaintzera iristen zen (1.550 euro). Atxilotu dutenean, kopuru hori halako hiru aurkitu diote etxean, eta, horrekin batera, anestesia eta analgesikoak.