Kolonbian hiru atentatu egin dituzte 24 ordutan
BOGOTA. Kolonbian hiru atentatu egin dituzte 24 ordutan, eta, gutxienez, hamazazpi lagun hil dituzte. Horietako 11 Tumaco hiriko portuan hil zituzten herenegun, bizikleta bati bonba bat atxikita. Zortzi polizia eta hiru zibil dira hildakoak. Atzo, Villa Rica hirian bortz lagun hil zituzten bonba autoa leherrarazita, eta Cajamarcan bertze bat lehergailu batekin. Agintariek FARCi egotzi dizkiote erasoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu