Kolonia baten eraispena gelditu nahi du Tel Avivek
JERUSALEM. Palestinarren lurretan eraikitako kolonia baten eraispena atzeratzeko eskatu dio Israelgo Gobernuak Auzitegi Gorenari. Eraitsi ez dezaten, «legeztatu» eginnahi du Benjamin Netanyahu lehen ministroak. Hasieran eraistearen aldekoa zen, baina, eskuindarrenen presioa dela eta, iritzia aldatu du. Nazioarteko legediaren arabera, kolonia denak dira legez kanpokoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu