PARIS
Frantzian bada lege bat, zeinaren arabera Frantziaren kolonialismoaren alde onak nabarmendu behar dituzten irakasleek. Frantziak Afrikan izan zituen koloniekin izandako jarreraren aldeko iritzi ona bultzatzen zuen batez ere lege horrek. Joan zen urteko otsailean onartu zuen Frantziako Legebiltzarrak, alderdi kontserbadoreen sostenguarekin.
Erabakia ez zen herritarren gustukoa izan. Legea indargabetzeko eskaera 44.000 pertsonak sinatu zuten. Gauzak horrela, araua berrikusteko agindu du Frantziako presidente Jacques Chiracek. «Legea aldatuko dugu, gizartearen iritziarekin bat etor dadin».
FRANTZIA
Kolonialismoaren alde ona bultzatzen duen legea aldatuko du Chiracek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu