ekialde hurbila

Kolono batek tiroz bi palestinar hil, eta gutxienez beste lau lagun zauritu ditu, Zisjordanian

Kolono batek segurtasuneko guardia bati pistola kendu dio, eta inguruan lanean ari ziren palestinarren kontra tiroka hasi da Shilo asentamenduan, Zisjordaniako Ramala hiritik gertu, palestinako komunikabideek jakitera eman dutenez. Tiroketan bi palestinar hil, eta gutxienez beste lau lagun zauritu ditu. Bestetik, gaur arteko epea zuten Gazako israeldarrek erretiratze planaren arabera asentamenduetatik ateratzeko. Haietako hainbat beren kabuz atera ziren atzo eta herenegun, baina batzuek erresistentzia egiten ari dira. Beraz, Israelgo soldaduek desalojoari ekin diote, indarrean. Istiluak izan dira, eta poliziak hainbat lagun atxilotu ditu.

2005eko abuztuaren 17a
17:20
Entzun
Gauerdian amaitzen zen asentamenduak uzteko epea, baina hainbat israeldarrek ez dute agindua bete. Polizia asentamenduetara joan da beraz, han daudenak indarrean ateratzeko. Asentamendu handienetatik hasi dira, eta haietan istiluak izan dira. Israeldar ugari sinagogetan babestu dira, eta errezoetan ari dira.

Neve Dekalim asentamenduko israeldarrak akordio batetara iritsi dira azkenean soldaduekin, eta arratsaldeko lauretan (Euskal Herrian hirurak) asentamendua beraien kabuz utziko dutela iragarri dute.

Israelgo lehen ministro Ariel Sharonek esan du, erretiratzea 48 ordutan egingo dela.

Sharonek bere gain hartu du Gazako kolonoen kanporatzea

" Kanporatzea ez iezaiozue leporatu ejertzitoko soldaduei, leporatu niri, arduradun bakarra ni naiz eta kontu honetan" esan die Israelgo lehen ministro Ariel Sharonek Gazako kolonoei.

Gazatik kolonoak ateratzeko lanak "oso zailak eta penagarriak"direla adierazi du Sharonek Israelgo Canal 2 telebistan egindako adierazpenetan. Halaber, kolonoen jarrera goraipatu du "ohore handiz" jokatzen ari baitira kanporatzea dela eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.