Mundua

Kolonoei armak eman eta horiek entrenatzen hasi da Israelgo armada, NBEk Palestina onartzen duenerako

Armada aztertzen ari da kolonietatik palestinarrei nondik eta nola tiro egin, "horiek segurtasun mugak gainditzen badituzte".

2011ko abuztuaren 30a
13:57
Entzun

Israelgo armadako bozeramaile batek aitortu duenez, Israelgo armada kolonoei armak eman eta horiek erabili ditzaten entrenatzen hasi da. Irailean Nazio Batuen Erakundeak Palestinako estatua onartdezake, eta Gazan eta Zisjordanian istiluak izan daitezkeela aitzaki hartuta ari da armada.

Gainera, Zisjordaniako kolonietan soldaduek palestinarrei nondik tiro egin ahal izango dieten ere aztertzen hasi da, horiek kolonietako segurtasun mugak gainditu ditzatekeelakoan.

"Israelgo armada kokalekuetako liderrekin eta segurtasun arduradunekin ari da hizketan. Defentsarako agenteak entrenatzeko baliabide asko ari dira inbertitzen, edozein aukerarako prestatu daitezen", esan du bozeramaileak.  Shiloh-ko eta Lachish-ko militarren instalakuntzetara eraman dituzte kolonoak entrenatzeko.

'Udako haziak' operazioa

Udako haziak jarri dio Israelgo armadak operazioari, eta Haaretz egunkariaren arabera, NBEn Palestina onartzeak "istilu masiboak" eragin ditzakeelakoan dago armada. Istilu horien artean kolonietarako martxak leudekeela dio, baita "tiroketak eta eraso terroristak ere".

Armadak dio berez nahikoa izango direla soldaduak ustezko eraso horiei aurre egiteko, baina kolonia bakoitzari palestinarrak "sakabanatzeko" baliabideak emango dizkiotela gaineratu du.

Palestinarrek kolonietako lehen segurtasun lerroa gainditzen badute, negarra eragiteko gasak botako dizkietela diote; bigarrena gaindituz gero, "hanketara" egingo diete tiro.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.