Komoreetan 50 lagun hil dira, ontzi bat hondoratuta
MORONI. Komoreetan gutxienez 50 lagun hil ziren atzo, itsasoan hondoratuta. Anjouan uhartera bidean zihoazen, eta ontziko bi motoreak hondatu eta harkaitz bat jo zuten. Soilih Mahmoud Komoreetako fiskalak azaldu duenez artxipelagoko uharte handienetik hiru kilometrora zegoen itsasontzia ezbeharra gertatu zenean. Guztira ehun lagun zeuden ontzian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu