Erresuma Batua

Komunen Ganberak abenduaren 11n bozkatuko du 'brexit'-aren itunaren inguruan

Diputatuek abenduaren 4an hasiko dute eztabaida, eta bost egun iraungo ditu.

Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroa, artxiboko irudi batean. EFE
ander perez zala
2018ko azaroaren 26a
07:20
Entzun

Londresek eta Bruselak urte eta erdi iraun duten negoziazioetan adostu dute brexit-aren akordioa, eta, herenegun 27 estatu kideen onespena lortu ostean, Erresuma Batuko lehen ministroak lehen hitzordu erabakigarria izango du bi aste barru: abenduaren 11n bozkatuko du ganbera horrek akordioa onartzen ote duen.

Diputatuen gehiengoa kontra dagoela jakitun, badirudi Mayk estrategia aldatu duela, eta herritarrak konbentzitzeari ekin diola. Estrategia hori agerian utzi zuen herenegun Erresuma Batuko lehen ministroak, "britainiar herriari" zuzenduriko testu bat publiko egin zuenean; haren iritziz, adosturiko akordioa "onena" da. Bide beretik, Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak egun berean adierazi zuen itun hori dela negozia zitekeen "bakarra".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.