John Bercow Erresuma Batuko Komunen Ganberako presidenteak atzera bota du gaur egitekoa zuten brexit-aren akordioaren bozketa. Bercowk esan du larunbatean eztabaidatu zutela gaiaz, eta ez du utzi gaur berriro bozkatzea. 'Brexit'-eko akordioa atzeratzearen alde bozkatu du Komunen Ganberak orduan, hura aurrera eramateko araudia onartu arte. Akordioa gauzatzeko muga data berria urtarrilaren 31 litzateke. Edonola, Erresuma Batuko gobernuak iragarri du akordioa martxan jartzen denerako egin beharreko lege aldaketak prestatzen hasiko dela.
Ez da lehen aldia Bercowk antzeko zerbait egiten duela. Theresa May lehen ministro zela gauza bera egin zuen gobernuaren beste ekimen batekin, eduki bera behin baino gehiagotan ezin dela bozkatu argudiatuz.