Kongoko miliziaburua atxilotu dute, bortxaketak leporatuta

Ipar Kivun gutxienez 300 lagun bortxatu zituzten udan; mai-mai miliziari haietan parte hartzea egozten diote

Erredakzioa
2010eko urriaren 7a
00:00
Entzun
Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean, Ipar Kivun, ehunka lagun bortxatu zituzten uztailetik agorrilera bitartean.Erantzuleen artean mai-mai miliziako buruzagia dagoela uste dute agintariek. Horregatik, Nazio Batuen Erakundeko bake misioko militarrek hura atxilotu zuten atzo. Uztailaren 30a eta agorrilaren 3a bitartean, Walikale barrutiko dozena bat herritan 300 emakume, gizon eta haur bortxatu zituztela baieztatu du NBEk. Haatik, sexu erasoen biktimak askoz gehiago ere izan daitezkeela ohartarazi dute.

Mai-mai miliziei ez ezik, gerrilla tutsiari eta desertatutako hainbat soldaduri ere egotzi diete gertatua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.